XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Landareak

Landareak bizkor purrukatuak dira.

Gañerantzeko bizidunak, biziari eusteko, burruka gogorrean bizi diran artean, landareak, lurrean sendoki sustraituak, patxara ederrean daude.

Landareak (itxuraz beintzat) xumeki konpondua daukate beren bizibidearen gora-beera.

Landare bakoitza benetako laboratorio txiki bat balitz bezelaxe dago tajutua.

Eguzkiaren indarraz baliaturik, azi ta osatzeko bear dituan azkurri ta bazka guziak berak atontzen ditu.

Argia, landare guzientzat, bizi-iturri da.

Auetan batzuek leiatsu ibiltzen dira eguzki-billa, ta eguzki-aldera jasotzen dute burua, orma eta zugatz-enborretan gora igoaz.

Ba dira loreak illunabarretan itxita gelditzen diranak, illunpe kaltegarriaren bildurrez bezela.

Orri bat, denbora luzean, toki illunean utzi ezkero, erabat zurbiltzen da eta ill; bere zelulaetan zeukan margoki berde edo klorofilak ez bait du bear duan argirik artzen.

Landare baten margo berde ederra, nolabaitere, osasun onaren agiria da.

Orriarren barrengo aldea, aoñoz, txulo txiki-txikiz betea dago.

Arnas-artzekoan egiten danaren beste erako gas-trukatze baten bidez, txulo oiek egun guzian, eguratseko ikatz-gasa ats-artu, ta oxijenoa botatzen ari oi dira.

Era ontan, egunez landare ezeeri bear duten ikatz-bazka eman eta gauaz, oxigeno-arnasa artzen dute aoño oek.

Gas-trukatze ontan ekilibrio ori egingo ez balitz, landareak alkar itoko luteke atsik gabez; eta bat bakarrik ere ez litzake ludi-azalean zutik geldituko.

Zuztarrak landareen aingura bezela dira.

Lurrean oso sakon sartzen dira, landareak bear duan jatena andik ateratzeko.

Zuztarraren txuxtar memeiak, ura ta meagatzak xurrupatzen ari dira, etengabe; eta, tubotxo-sare baten bidez ur eta meagatzezko izerdi gordiña ostoetaraño igotzen da.

Beraz, aizetan daukan atalak alde batetik, eta lurpekoak bestetik, landareari, bere bazka antolatzeko bear dituan, bi gaiki bakunak eskuratzen dizkiote; aizearen ikatz-gasa eta lurreko ura.

Eguzki-argiak klorofila jotzen duanean, bi gaiki oiek daukaten, ikatzkia, idrojenoa ta oxijenoa elkarrekin erasoan asten dira.

Foto-sintesis (argi indarrez egindako sintesisa) deritzan kimi-eraso baten bidez, iru gaiki bakun oiek alkar artzen dute, eta azukre edo gozoki biurtzen dira; eta gozoki ontatik bazka naastuagoak sortzen dira: almidoikia, adibidez.

Gauaz Foto-sintesis'ak ez du lanik egiten; landarea lotan dago.

Almidoikia, ordea, eta, olako beste gaikiak, orrietatik alde-egin, eta bear ditzaketen landarearen beste ataletara banatzen dira.

Landare-erreinuak ere ba ditu bere etsaiak.

Ba dira, adibidez, landare-elkartearen barruan, azpilana egiten duten zupatzalleak.

Miguria da landare-parasito oietan bat.

Aritz-adarrean, edo, geiagotan oi duan bezela, sagarr-adarrean, edo ezki-adarrean ezartzen da, eta bere txupagiña sartzen du, izerdi-esnea, gatzez asea daramakiten zugatzaren erraietaraño.

Gero, beste landare guziek bezela berak eratzen du bere bazkakia.